
ENERITZ FURYAK
“HHH” Eneritz Furyak musikariak Emadan (2021 - autoekoizpena) diskoaren ondoren landutakoaren emaitza da. Dagoeneko lehen entzunaldian bertan aldaketa iradokitzen duen disko berria. “Argia” lehen aurrerapenean bertan bere soinuaren eta zuzeneko formatuaren eboluzioa erakutsi zigun. Bideoa EITB Kulturak estreinatu zuen, bira honetako kontzertuak nolakoak izango diren azalduz. Aurreko esperientzietako testurak elektronikaren kudeaketa berri baten gainean.
“Emadan” eta “HHH” disko luzeen artean hainbat dira gertatu diren gauzak: “Emaizkidan” - Emadan diskoko remixen bilduma -, Felis Katua - Nerea Arrien idazlearen “Zoonomia” liburuko ‘Felis katua’ poematik abiatzen den kantua. Eta gainera, Paisaiak proiektuan murgilduta egon da Eneritz, Europako leku ezberdinetan landutako pieza esperimentalak sortzen. Guzti honek, artistaren errutinei lotuta, hainbat ñabardura erantsi dizkio “HHH” diskoari. Berak diskoko liburuxkan aipatzen duen bezala: “Eta barearen ostean, zurrunbilotik ateratzeko tresna edo aukerarik gabe, auto bidaietan telefono mugikorrean grabatutako ahots-melodiak etorri ziren saldoka, letra zatiak hor-hemen eta egongelako pianoan utzitako bertso eta akorde anti-satiriko batzuk ere bai”.
Bizipen guzti hauek Eneritzen etorkizun artistikoaren norabidea erakusten digute, esperimentazioaren, poparen, tradizioaren eta sintetizadoreekin jolasean emandako orduen arteko sinergia eskainiz, bere belaunaldiari eta gai pertsonalei dagozkien tematikak jorratuz. Irundarraren soinu berria dakarren disko berria; urrunago post folketik eta gertuago popetik, baita dantzatik ere. Erritmika markatuagoekin, eta agertu eta desagertzearekin bat loturak eratzen dituzten eta melodiak nabarmentzen dituzten perkusioekin. Synthpopetik atera litezkeen melodiekin edota Leonie Pernet, Juana Molina, Ela Minus, Lucrecia Dalt, Mansfield.TYA, Coco Rosie… bezalako artisten lanak inspiratutakoekin. Baina baita noisetik eta itxurazko argitasuna distorsionatzeko helburua duten elementuetatik ere. Pinturak ere badu lekua lan honetan, Aidan Hermans artista curaçaotarraren landa-azterketan oinarritutako artelanarekin. Baita dantzak ere, diskoaren aurrerapen izango diren bideoklipetako batean, zeina oso modu berezian erakutsiko den - Luzaz. Eneritz Furyaken disko berria udazken honetan kaleratuko da. Autoekoizpena izango da, bere etxeko estudiotik bertatik sortua, hurbileko artisten kolaborazioekin eta post-baretasunaren ostetik jaiotako 9 kanturekin: “Hego haizearen ahoan gozo igaro genituen urte batzuk, ez zehazki ongi, baina gutxienez bare”.
CASTELLANO
“HHH” es el resultado del trabajo de Eneritz Furyak tras Emadan (2021 - autoeditado). Un nuevo disco en el que en la primera escucha ya se percibe cambio. "Argia", primer adelanto, ya nos muestra una evolución en lo sonoro y en su set-up de directo. El video fue estrenado por EITB Kultura, video en directo, que muestra lo que serán los conciertos de esta gira. Texturas de anteriores experiencias sobre una nueva gestión de la electrónica.
Entre “Emadan” y “HHH” han pasado muchas cosas: “Emaizkidan” - un recopilatorio de remixes de Emadan-, Felis Katua - un tema que parte poema 'Felis katua' del libro “Zoonomia” de la escritora Nerea Arrien. Y además ha estado inmersa en el proyecto Paisaiak ('Paisajes'), centrado en la experimentación en diferentes lugares de Europa. Todas estas sumadas a las rutinas de la artista han ido aportando matices a “HHH”. Como ella comenta en el insert del disco: “Y tras la calma, sin herramienta u oportunidad alguna para salir del torbellino, se fueron acumulando melodías de voz grabadas en el teléfono móvil durante viajes en coche, trozos de letras aquí y allá y algunos que otros versos y acordes anti-satíricos dejados sobre el piano del salón de casa.”
Todas estas vivencias van marcando los pasos del futuro artístico de Eneritz que nos puede dejar una sinergia entre experimentación, pop, tradición y horas de trasteo con sintetizadores, enmarcando temáticas personales y generacionales. Un nuevo disco que contiene un nuevo sonido de la irundarra; más alejado del post folk y más cercano al pop e incluso al baile. Encontramos rítmicas más marcadas, percusiones que aparecen y desaparecen creando dependencias y resaltando melodías. Melodías que podrían salir del synthpop o referencias a gente como Leonie Pernet, Juana Molina, Ela Minus, Lucrecia Dalt, Mansfield.TYA o CocoRosie. Pero también escucharás ruidismo y elementos cuyo objetivo es distorsionar la aparente claridad. Y al ser fruto de varios frentes, “HHH” no es sólo un puñado de temas, si no un todo acumulativo, de diferentes disciplinas. Encontraremos pintura, con una portada fruto de un trabajo de campo realizado por el artista curazoleño Aidan Hermans. Y también danza, en uno de sus videoclips de adelanto del disco - Luzaz. Que se mostrará de una manera muy especial. El nuevo disco de Eneritz Furyak se publicará el próximo otoño. Autoeditado, producido desde su propio home-studio, con colaboraciones de artistas cercanxs y con 9 temas que vienen fruto de la post-calma: “Pasamos algunos años regocijándonos en la boca del viento sur [hego haizearen ahoan], no exactamente bien, pero al menos en calma.”
LINKS WEB BANDCAMP BADOK SPOTIFY INSTAGRAM
BOOKING ENERITZ FURYAK: farmwayrecords@gmail.com - Fermin +34 637155732